Gizartea -

KORONABIRUSA

Gibel koipetsua duten obesoek arrisku handiagoa dute COVID-19a harrapatuz gero

CIC bioGUNEk parte hartu duen ikerketa batek frogatu duenez, paziente horiek ACE2 (birusaren mintzak eta zelularenak bat egitea errazten duen proteasa) maila altua dute.

Gibel koipetsua duten obesoek arrisku handiagoa dute COVID-19a harrapatuz gero. Iturria: CIC bioGUNE
Gibel koipetsua duten obesoek arrisku handiagoa dute COVID-19a harrapatuz gero.
Gibel koipetsua duten obesoek arrisku handiagoa dute COVID-19a harrapatuz gero. Iturria: CIC bioGUNE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obesitatea eta gibel koipetsuaren hantura dituzten pazienteek arrisku handiagoa dute COVID-19arekin kutsatuz gero. SEEDO Obesitatea Aztertzeko Espainiako Elkartearen ikerketa baten arabera (CIC bioGUNEk ere hartu du parte lan horretan), COVID-19agatik infekzio larria duten pazienteen % 80k obesitatea dute, eta sintoma sorta handiaren barruan, pazienteen ehuneko handi batek gibeleko gutxiegitasunen bat du.

Esteatohepatitis ez-alkoholikoa edo alkohol-kontsumoak eragin ez duen gibel koipetsuaren hantura obesitateari lotuta dago, eta 1.900 milioi pertsonari eragiten die munduan.

Journal of Hepatology nazioarteko aldizkarian argitaratu den ikerketa Santiago de Compostelako CiMUS Medikuntza Molekularreko eta Gaixotasun Kronikoetako Ikerketa Zentroko eta CIBEROBN Obesitatearen eta Nutrizioaren Fisiopatologiako Ikerketa Biomedikoko Zentroko ikertzailea den Ruben Nogueirasen Molecular Metabolism laborategiak eta CIC bioGUNEko eta CIBEREHD Gibeleko eta Digestioko Gaixotasunetarako Ikerketa Biomedikoko Zentroko ikertzailea den Malu Martínez Chantarren Liver Disease laborategiak gidatu dute.

Emaitzek erakutsi dutenez, obesitatea eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa duten pazienteetan ACE2 (Angiotensin-converting enzyme 2) birusaren hartzaile zelularraren eta TMPRSS2 (Transmembrane protease serine 2) birusaren mintza eta zelula lotzea errazten duen entzimaren maila altuagoak atzeman dituzte. Nogueiras eta Martinez Chantar medikuen hitzetan, gaixotasun horiek dituzten gaixoek "birusa sartzeko makineria oso eraginkorra dute", eta horrek areagotu egiten du horien zaurgarritasuna infekzioa izanez gero.

Halaber, ikerketaren arabera, birusa sartzeko bide hori ez da horren zabala obesitatea eta gibel-esteatosia duten pazienteen artean, ezta obesitatea eta II motako diabetesa duten pazienteen artean ere, gaixotasunak oso lotuta egon arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Zientziaren hedapena Koronabirusa