Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Ministerioak ostegunera atzeratu du erkidegoekin deitutako bilera

Koronabirusari aurre egiteko plana aztertzeko bilera asteazken honetan egin behar zuten erkidegoetako osasun arduradunek eta Espainiako Gobernuak.

Fernando Simon eta Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Fernando Simon eta Pedro Sanchez.
Fernando Simon eta Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ostegunera atzeratu du erkidego autonomoetako osasun arduradunekin asteazken honetarako deitu zuen bilera, Salvador Illa Osasun ministroak beste batzar bat duelako egun horretan Manuel Castells Unibertsitateetako ministroarekin.

Estatuko hainbat unibertsitatetan azkenaldian detektatu dituzten kasu positiboen gorakadari buruz arituko dira bilera horretan Illa eta Castells.

Osteguneko erkidegoen arteko Osasun Batzordean, berriz, koronabirusari aurre egiteko planaren eguneratzea aztertuko dute. Plana uztailean onartu zuten, baina orain Osasun Ministerioak hainbat adierazle gehitu nahi dizkio.

Fernando Simonek atzo zehaztu zuenaren arabera, dokumentu berriak, baina, hainbat aldaketa izango ditu joan den astean iragarri zuten proposamenarekin alderatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa