Gizartea -

Koronabirusa

Etxeratze-agindua ezartzeko aukera aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Neurri hori aplikatu ahal izateko, aurrez alarma-egoera ezarri beharko luke Espainiako Gobernuak, eta etxeratze-agindua 15 egunetik gora luzatzeko Kongresuaren babesa beharko luke.

Salvador Illa Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Salvador Illa Osasun ministroa.
Etxeratze agindua ezartzeko eskatuko dio Madrilek Espainiako Gobernuari

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Osasun ministroak iragarri du Espainiako Gobernua prest dagoela erkidego autonomoekin batera etxeratze-agindua ezartzeko aukera aztertzeko. Halaber, kutsatzeen gorakada eteteko eta pandemia gainditzeko, mugikortasuna eta harreman sozialak murrizteko deia egin die herritarrei.  

Gobernu bileraren ostean egindako agerraldian, Illak onartu du etxeratze-agindua aplikatzeko aukera mahai gainean dagoela, baina zehaztu du neurri hori indarrean jarri ahal izateko, aurrez alarma-egoera ezarri beharko litzatekeela Espainian edo erkidegoren batean.

Edonola ere, argi utzi nahi izan du ez dutela inolako erabakirik hartu, ezta balizko etxeratze-aginduaren ordutegia zein izan beharko litzatekeen aztertu ere.

Horrez gain, neurri hori ezartzeko erabakia hartu aurretik talde parlamentarioen iritzia jakin nahi dutela esan du; izan ere, Espainiako Gobernuak aldebakarrez aplikatu ahal du alarma-egoera 15 egunez, baina hortik aurrera neurria luzatu nahiko balu, Kongresuko alderdien babesa beharko luke.

Halaber, etxeratze-agindua eta alarma-egoera non ezarri beharko litzatekeen ere eztabaidatu eta adostu beharko luketela adierazi du.

BIDEOA: Zer da etxeratze-agindua? Juanjo Alvarez EHUko katedradunak zehaztasun guztiak eman dizkigu

Zer da etxeratze-agindua eta nola ezarri behar da?
Zer da etxeratze-agindua eta nola ezarri behar da?
Zer da etxeratze-agindua eta nola ezarri behar da?

1:19

Amaitzeko, Illak azpimarratu du gainerako herrialdeetan koronabirusari aurre egiteko hartzen dituzten erabakiak aztertzen dituztela eta Espainiako Gobernuak neurri guztiak eztabaidatzeko prest dagoela.     

Bestalde, Pedro Sanchezek agindu du ez Espainiako Gobernuak ez duela etxeratze-agindurik ezarriko aurrez neurri hori erkidego autonomoekin eztabaidatu gabe.

Hori bai, koronabirusari aurre egiteko neurriak hartzerakoan gobernu autonomikoek Espainiako Exekutiboaren babesa izango dutela ziurtatu du.

Ildo horretan, eta Madrilgo Erkidegoaren kasuari aipu eginez, Sanchezek esan du ezinbestekoa dela Madrilgo Erkidegoak zer nahi duen argitzea.

"Lehenik eta behin jakin behar dugu zer den Madrilgo Gobernuak eskatzen diguna, etxeratze-agindua ezarri nahi duten ala ez esan behar dute", azpimarratu du.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa