Gizartea -

NAFARROAREN KONFINAMENTUA

Ostalariek "erreskate eta bideragarritasun plan bat" eskatu diote Chiviteri

Nafarroako ostalaritzako hainbat elkartek prentsaurreko batean salatu dutenez, itxiera "erabaki politiko" baten ondorio da, eta ez osasun arlokoa.

Iruñeko terrazetan jendea. Argazkia: EiTB
Iruñeko terrazetan jendea.
Iruñeko terrazetan jendea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Alde Zaharra, Asbana, ANAPHE eta AEHN ostalaritza elkarteek sektore "kriminalizatu" batentzat "erreskate eta bideragarritasun plan bat" eskatu diote Maria Chivite Nafarroako presidenteari; izan ere, Osasun Ministerioaren datu ofizialek argi uzten dutenez, "ostalaritza ez da kutsadura-foku bat".

Elkarteek Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren babesa izan dute, eta sektore horretako lana "leku seguru" gisa aldarrikatzeaz gain, "diru asko inbertitu" eta "esfortzu handia" egin dela gogorarazi dute. Lau elkarteek prentsaurreko batean salatu dutenez, itxiera "erabaki politiko" baten ondorio da, eta ez osasun arlokoa.

Ostalariek bere sektorerako plan bat eskatu diote Foru Gobernuari, Europako beste herrialde batzuetan egin denaren ildotik; izan ere, 10 milioi euroko laguntza "ez da nahikoa", eta neurriak hartzen ez badira, hamabost eguneko itxieraren ostean pertsianak gehiago ez altxatzea erabaki dezaketen negozioak asko izango diren beldur dira.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak astelehen honetan Nafarroa konfinatzeko eta taberna guztiak ixteko agindua eman du COVID-19aren hedapena saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Euskal jatetxeak Iruñeko Udala Ostalaritza Euskadin Koronabirusaren Eris aldaera gaur Iruñeko Alde Zaharra