Gizartea -

TRAFIKOA

Vuelta dela eta, arazoak Iruñeko errepideetan asteartean eta asteazkenean

Asteazkenean, urriak 21, Espainiako Itzuliaren etapa Iruñetik abiatuko den egunean, 08:00etatik aurrera moztuta geratuko dira Arrotxapeko hasierako puntuaren inguruko kaleak.

Tropela 2019ko Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE
Tropela 2019ko Espainiako Itzulian.
Tropela 2019ko Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Itzuliaren bigarren etapa asteazken honetan, urriak 21, Iruñetik abiatuko denez, bihar, asteartea, ezin izango da Anelier eta Corralilloseko aparkalekuetan edo Arrotxapeko Arga Ibaiaren kalean aparkatu, antolakuntzako kamioiak eta taldeak egongo dira eta gune horietan.

Bihar, asteartea, antolakuntzako kamioiak eta aurtengo Vueltan parte hartuko duten taldeak iritsiko dira, eta horrek trafiko murrizketak eragingo ditu Anelier pasealekuaren inguruan; izan ere, bertan jarriko dute operazioen basea, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

08:00etatik aurrera ezin izango da Anelierreko aparkalekuan aparkatu, eta arratsaldeko lauretatik aurrera ezin izango da ibilgailurik utzi Arga Ibaiaren kalean eta Corralilloseko aparkalekuan. Murrizketa horiek asteazken arratsaldean kenduko dituzte, taldeek eta antolakuntzak azpiegitura mugikorra kentzen dutenean.

Lasterketa egunean, trafikoan eragina

Asteazkenean, urriak 21, Itzuliaren etapa Iruñetik abiatuko den egunean, 08:00etatik aurrera moztuta geratuko dira Arrotxapeko hasierako puntuaren inguruko kaleak.

Ondorioz, ezin izango da Arga Ibaiaren kaletik zirkulatu Antso Abarkako biribilgunearen eta Ponpeio plazaren arteko zatian, eta horrek eragina izango du hiri-garraioko 6. eta 14. lineetan ere, linea horien ibilbidea leku horretatik igarotzen baita.

Gainera, Bernardino Tirapu kalea itxi egingo da Joaquin Beunzaren parean, Arga ibaira sartzea eragotziz, eta bide horretarako sarbideak itxiko dira Arga ibaia, Las Huertas eta Bernardino Tirapu zeharbideetatik eta Juslarrocha kaletik.

Espainiko Itzuliko bigarren etapa Arrotxapeatik irteteak ere eragina izango du Alde Zaharreko sarbideetan. 10:30etik lasterketaren irteerara arte (13:45 inguruan) ezin izango da ibilgailurik irten Santo Domingo kaletik.

13:00etatik aurrera, Descalzoseko igogailuen zerbitzua etengo da, eta oinezkoen ezin izango dute etaparen irteera aldera gerturatu. Oinezkoak Argako ibai-parketik bideratuko dituzte, Oblatasera edo Aranzadira.

Etapa hasteko ordua baino 30 minutu lehenago hasiko dira trafiko etenak tropela igaroko den lekuetan eta inguruetan.

Espainiako Itzuliaren ibilbidea Iruñean

Vueltaren bigarren etaparen hasierako ibilbidea Rio Arga kaletik abiatuko da eta Santo Domingora joango da Arrotxapeako zubitik. Entzierroak egiten duen ibilbide bera egingo dute txirrindulariek; Udaletxe, Mercaderes eta Estafeta plazatik pasako dira, eta Nafarroako Gorteen kaletik Lizarra kalerantz desbideratuko dira, ondoren Yanguas y Miranda, Bakearen Plaza, Armada etorbidea eta Navas de Tolosa kaleetatik jarraitzeko.

Ondoren, eta Takonera kaletik, Gipuzkoa hiribidean zehar ibiliko da lasterketa Buztintxuriko Santa Luzia kaleraino, eta PA30 errepidea zeharkatuko du.

Murrizketak eta gomendioak

Ibilbide osoan zehar, udaltzainak eta boluntarioak arduratuko dira pasabideetako sarbideak kontrolatzeaz eta oinezkoei eta gidariei informazioa emateaz. Oinarrizko puntuetan ezarriko dira, eta gune konplexuenak kontrolatuko dituzte. Puntu horiek Udaletxe Plazan, Mercaderesen, Estafeta-Javier jaitsieran, Estafeta-Espoz y Minan eta Estafeta-Duque de Ahumadan kokatuko dira.

2020ko Espainiako Itzulia astearte honetan hasiko da Irunen, eta aurten ezohiko neurriek markatuko dute, osasun larrialdia dela eta, Arrateko eta Urduñako mendateak jenderik gabe igo behar izango baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txirrindularitza Espainiako Itzulia Iruñeko bideoak Nafarroa gaur Espainia albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa Iruñeko Alde Zaharreko azken ordukoa