Gizartea -
Gipuzkoa
40 pertsona jai giroan harrapatu dituzte Irungo antzinako perretxiko hazitegi batean
Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
40 bat pertsonari isuna jarri diete, Irungo (Gipuzkoa) antzinako perretxiko hazitegi batean festa egiteagatik. Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 03:00ak aldera Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak dispositibo bateratua abiatu dute, festa klandestinoaren berri izan ondoren. Meaka auzoko perretxiko hazitegi ohi batean harrapatu dituzte.
Bertaratu direnean, poliziek 40 bat pertsona topatu dituzte jai giroan. Pandemiaren aurkako osasun araudia urratzeagatik isunak jarri dizkiete.
Gainera, bosti droga izateagatik espedientea zabaldu diete, eta beste biri desobedientziagatik eta agintaritzari jarkitzeagatik.
Era berean, Udaltzaingoak musika ekipoak atzeman eta zenbait ibilgailu ibilgetu ditu, trafiko araudia ez betetzea egotzita.