Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Arriskutik kanpo dago gizon batek Gasteizen labanaz eraso egin dion emakumea
Ertzaintzak erasotzailearen bila jarraitzen du. Biktimak eta erasotzaileak elkarren artean harremanik ote zuten ez dute baieztatu.
EITB.EUS
40 urteko emakume bat larri zaurituta eraman dute gaur goizean Txagorritxuko Ospitalera, gizon batek labanaz eraso egin ondoren. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bere bizitza ez dago arriskuan. Gasteizko Salburua auzoan izan da erasoa, etxebizitza eraikin batean, biktimaren adin txikiko alaba aurrean zela.
Alabak ez zeukan zauri fisikorik, baina hura ere erietxera eraman dute hasiera batean. Arratsaldean, familiaren esku geratu da.
Ertzaintzak erasotzailearen bila jarraitzen du. Gizonezkoak beste delitu batzuengatik aurrekariak dituela ere esan du Segurtasun Sailak
Biktima eta erasotzailea elkar ezagutzen ziren ez da baieztatu.