Gizartea -

KORONABIRUSA

Sei pertsona baino gehiago ezingo dira Iparraldeko jatetxeetan bildu, gaurtik aurrera

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak iragarri duenez, merkatalguneen edukiera ere jaitsi egingo da, eta neurri horiek emaitzak hobetu ezean, murrizketa gehiago ezarriko dituzte.

Sei pertsona bildu ahal izango dira, gehienez, Iparraldeko terrazetan. Argazkia: EiTB
Sei pertsona bildu ahal izango dira, gehienez, Iparraldeko terrazetan.
Sei pertsona bildu ahal izango dira, gehienez, Iparraldeko terrazetan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 9an, Frantziako Gobernuak "eremu gorrira" igaro zuen Ipar Euskal Herria, COVID-19aren intzidentzia tasa zela eta. 100.000 biztanleko 55 positiboko tasa zuen garai hartan Pirinio Atlantikoetako Departamentuak (Ipar Euskal Herria barne duena).

Gaur, urriaren 17an, 100.000 biztanleko 155 positiboko tasa dute Pirinio Atlantikoetan eta kopuruaren bilakaera ikusita, neurri berriak iragartzeko prentsaurrekoa eman du larunbat honetan Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak.  Koronabirusaren zabalkundeari galga jartzeko, bi neurri berri iragarri ditu Spitzek: batetik, jatetxeetan bil daitezkeen taldeen kide muga 10etik 6ra jaitsiko dute (irailaren 12tik zegoen 10 pertsonako muga ezarrita); eta bestetik, jaitsi egingo dute merkatalguneetako aforo edo edukiera kopurua ere.

Neurri berri hauekin, okerrera egiten ari den egoera honi buelta eman nahi diote, baina lortu ezean, datorren asteartetik neurri berriak hartuko dituztela ere iragarri du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Taberna eta jatetxe guztiak 22:00etarako itxi beharko dira eta bertan izaten diren bezeroek izen-abizenak utzi beharko dituzte.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, une honetan 10 lagun daude Baionako ospitalean COVID-19arekin, horietako hiru ZIUn.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Baionako bideoak Biarritz albisteak Maule bideoak Donibane Garazi bideoak Hendaia bideoak Gaixotasunak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Jatetxeak albisteak gaur Zuberoa albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Lapurdiko azken ordua Nafarroa Behereko azken ordukoa