Gizartea -
Trafikoan eragina
Espainiako Itzuliak gorabeherak eragingo ditu asteartean Donostiako trafikoan
Zehazki, Buenavistatik sartuko da lasterketa, eta erdigunea eta Kontxako pasealekua zeharkatu ondoren. Jarraian, Antiguara joango da, eta Eibarren amaituko da etapa.
eitb.eus
Donostiako Udalak baliabide guztiak prest ditu jada datorren asteartean, urriak 20, hiria zeharkatuko duen 2020ko Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren etaparako.
Lehenengo etapa Irunen hasiko da, eta Eibarrerako bidea hartuko du. Ildo horretatik, 13:20etik eta 13:45era bitartean igaroko da etapa hori hiritik. Zehazki, Buenavistatik sartuko da lasterketa, eta erdigunea eta Kontxako pasealekua zeharkatu ondoren. Jarraian, Antiguara joango da, eta Eibarren amaituko da etapa.
Hori dela eta, ezinbestekoa izango da trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzea, batez ere hiriaren erdialdean. Hala, 13:00etatik aurrera eta tropelak hiria zeharkatu arte, 14:00ak aldera, kale nagusiak itxita egongo dira.
Hiriaren kaleak moztuta dauden bitartean, hau da, 13:00etatik 14:00etara, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Dena dela, autobus lineek eta geltokiek ere aldaketak izango dituzte.
Alabaina, norbaitek bere ibilgailua erabili behar badu, hirian sartu edo irten ahal izango da:
- Erdialdetik Grosera, Amarako Gi-41 errepideko sarbideetatik.- Altza-Intxaurrondo inguruan Gi-20 errepidea erabiliko da. - Antiguatik Gi-20 errepidea.- Antigua eta Amara arteko lotura Lugaritz-Izostegi bidetik.
Udalak azpimarratu duenez, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes Zibila, Mantentze-lanak eta Dbus bezalako baliabide operatibo guztiak koordinatuta daude dagoeneko, elkarlanean aritzeko.