Gizartea -

ABISU HORIA

Abisu horia larunbatean, marea bizien iragarpenaren aurrean

Abisu horia 17:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, itsasgorak 5 metro harrapatzea espero baita.

Olatu handiak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Olatu handiak.
Olatu handiak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du larunbaterako, itsasaldeko arriskuagatik, mareak ia 5 metro harrapatzea espero baita. Abisua 17:00etatik 19:00etara egongo da indarrean.         

Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria metro bat ingurukoa izango da, itsasgora 17:45ean izango da eta mareak 4,94 metro inguru harrapatuko ditu.

Bestalde, Bilboko Udalak itsasadarraren inguruan kontuz ibiltzeko gomendioa egin die herritarrei, egun eta ordu hauetan: larunbatean, 17:00ak inguruan; igandean, 17:30 aldera; eta astelehenean, 19:00etan, gutxi gorabehera.

Udalak jakitera eman duenez, itsasgoran, marea biziek eta iragarritako euriteak bat eginez gero, baliteke itsasadarrak gainezka egitea Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurreko Erriberan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak