Gizartea -
Koronabirusa
Andoain eta Urretxu ere gorriz COVID-19aren eragina neurtzen duen semaforoan
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.
eitb.eus
Gipuzkoako 18 udalerri eta Bizkaiko bost gorriz sailkatu ditu gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoak. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berde, hori, laranja edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela esleitzen dira:
Gipuzkoan, Andoain eta Urretxu batu zaizkie atzo gorriz margotu zituzten hamasei udalerriei: Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga.
Intzidentzia-tasa zertxobait txikiagoa izan da beste hainbat udalerritan, eta, horren erakusgarri, laranjaz koloreztatuta agertu dira hauek: Arrasate, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Usurbil eta Villabona.
Bestalde, Aretxabaleta, Orio eta Zarautz horiz margotu dituzte.
Bizkaian, Abadiñok, Durangok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok kolore gorriari eutsi diote.
Laranjaz margotu dituzte, berriz, Abanto, Berango, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gueñes, Muskiz, Portugalete, Ondarroa, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zornotza.
Testuinguru horretan, ez da udalerri berderik egon, eta horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Ortuella eta Zalla.
Azkenik, Araban, Agurainek eta Gasteizek ez dute lortu kolore laranjatik horira igarotzea. Gainera, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatu dituzte.