Gizartea -
Koronabirusa
COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 116ra igo da, guztien % 0,66
Azken orduetan 84 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, alegia, atzo baino 6 ikastetxe gehiagotan. Gainera, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera eten duen ikastetxerik.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Gaur egun, ez dago urrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, baina orotara 116 ikasgela daude itxita 84 ikastetxetan.
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,66 da, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.
COVID-19 kasuengatik itxita zeuden ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin zuen ostegunean. 109 ziren, asteazkenean baino 21 gutxiago.