Gizartea -
KORONABIRUSA
Zarrakaztelu eta Cadreita itxi dituzte
Konfinamendua 00:00etan sartu da indarrean, eta neurriak zazpi eguneko iraupena izango duela aurreikusi dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Osasun Departamentuak Zarrakaztelu eta Cadreita konfinatzea erabaki zuen, udalekin adostuta, koronabirusaren hedapenaren ondorioz Foru Erkidegoan egoera kezkagarria atzeman ondoren.
Ostegun gauerditik aurrera, sarrerak eta irteerak murriztu dituzte, ezinbesteko kasuetan baino ezin da bertatik atera edota bertara sartu, eta Nafarroa osorako agindu dituzten murrizketa orokorrak dituzte indarrean udalerri horien perimetroaren barruan.
Zarrakaztelun eta Cadreitan, azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 4.200 kasutik gora detektatu dituzte.
Konfinamendua ostiraleko 00:00etan sartu da indarrean, eta neurriak zazpi eguneko iraupena izango duela aurreikusi dute.
Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri horiek Azkoien, Faltzes, Funes eta San Adrian udalerrietan soilik hartu dituzte.