Gizartea -
Trafikoa
Gidari bat zauritu da Bi-637 errepidean, Erandion, bost autok talka eginda
Istripua 07:50 aldera jazo da, eta talka egin duten ibilgailuek errei bateko zirkulazioa oztopatu dute. Hori dela eta, kilometro bat baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Auto gidari bat arin zauritu da ostiral honetan Bi-637 errepidean, Erandio parean (Bizkaia), Barakaldorako noranzkoan, bost autok talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 07:50 aldera jazo da, eta talka egin duten ibilgailuek errei bateko zirkulazioa oztopatu dute. Hori dela eta, kilometro batetik gorako auto-ilarak sortu dira.
Bertaratu diren osasun langileek Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua, eta garabiek istripuan nahasitako ibilgailuak eraman dituzte, baina errepidean kontuz ibiltzeko eskatu du Segurtasun Sailak.