Gizartea -

POBREZIA TXOSTENA

Pobrezia larria % 25 jaitsi da azken urtean, Nafarroan

11.955 nafarrek pobrezia larria gainditu dute 2019an. Premia larrian zeuden 48.866 pertsona izatetik, 36.911 pertsona izatera igaro da.

Etxerik gabeko pertsona bat (artxiboko argazkia) CC0 lizentzia duen argazkia
Etxerik gabeko pertsona bat
Etxerik gabeko pertsona bat (artxiboko argazkia) CC0 lizentzia duen argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 11.955 pertsonak pobrezia larria gainditu dute 2019an. Premia larrian zeuden 48.866 pertsona izatetik, 36.911 pertsona izatera igaro da Nafarroako Foru Erkidegoa, populazioaren % 7,6 izatetik % 5,7ra. 

% 25eko jaitsiera hori kontuan izanda, Nafarroa da pobrezia larriak eragin txikiena duen Estatuko autonomia erkidegoa, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gainera, Gini koefizientearen arabera, errentaren banaketa bidezkoena duen erkidegoa da Nafarroa. Faktore horrek soldaten arteko desberdintasuna neurtzen du. 2018an Nafarroak 24,3 puntu lortu zituen, eta Estatuak, ostera, 33. Aurreko urtean, 2017an, Nafarroako Gini koefizientea 24,7koa zen.

S80/S20 indizeari dagokionez, Nafarroa da desoreka txikiena duen Estatuko erkidegoa, 3,8rekin. Estatuko batez bestekoa 5,9koa da.

Horiek dira ostegun honetan Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen pobreziari eta desberdintasunari buruzko IV. txostenetik ateratako ondorio nagusiak. Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak eman ditu xehetasunak, Luis Campos Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiarekin eta Antidio Martinez de Lizarrondo Errealitate Sozialaren Behatokiko Zerbitzuaren zuzendariarekin batera.

Urriaren 17an ospatuko den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunaren atarian aurkeztu du txostena Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak