Gizartea -
Koronabirusa
Baheketa Irungo Txingudi institutuan, 23 ikaslek eta 4 irakaslek positibo eman ostean
PCRa zentroan bertan egingo diete ostiral honetan DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleei.
eitb.eus
Osakidetzak COVID-19aren baheketa egingo du ostiral honetan Irungo (Gipuzkoa) Txingudi institutuan, 23 ikaslek eta 4 irakaslek positibo eman ostean.
Ignacio Garitano Osakidetzaren COVID-19aren Kontrol eta Zaintza Sareko koordinatzaileak azaldu duenez, zentroan bertan egingo diete PCR proba DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleei.
Garitanok gogorarazi duenez, baheketa hauek pertsona asintomatikoak atzemateko daude prestatuta, positibo eman duten pertsonekin harreman estua izan dutenak dagoeneko isolatuta dadudelako. Positibo eman ez duten ikasle guztiek eta kutsatutakoekin harreman esturik izan ez dutenek bizitza normala egin dezakete.