Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak baheketa bat egingo du Beasaingo Txindoki Institutuko ikasleen artean

PCR proba egingo diete 700 ikasle ingururi ostegunean eta ostiralean, ikasleen artean 24 positibo atzeman ostean.

PCR proba bateko lagina. Artxiboko argazkia: EFE
PCR proba bateko lagina
714 pertsonari egingo diete PCR proba Beasaingo Txindoki institutuan

1:24

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasainen, PCR probak egingo dizkiete Txindoki Institutuko 700 ikasle ingururi, 24 ikaslek positibo eman ostean. Gaur-biharretan baheketa masiboa egingo dute, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan baieztatu duenez.

Goierrin bezala, Beasaingo Txindoki Institutuan ere kasuek gora egin dute azken egunetan. Hori dela eta, gaur eta bihar arratsaldean PCR probak egingo dituzte Beasaingo osasun zentroaren alboan jarri duten karpan.

Mikel Aldasoro Beasaingo alkateak Euskadi Irratian egindako adierazpenen arabera, "baheketa hori egin nahi dute jakiteko (birusa) hedatuta dagoen edo kontrolatuta dagoen".

Bestalde, bihar, ostirala, Osasun sailburuak eta Goierriko eta Urola Garaiko alkateek bilera egingo dute, "egoera aztertu eta neurriak aztertzeko".

Era berean, Ignacio Garitano Osasun Sailaren COVID-19aren Kontrolerako eta Zaintzarako Estrategiaren koordinatzaileak gogorarazi duenez, baheketa hauek pertsona asintomatikoak atzemateko daude prestatuta, positibo eman duten pertsonekin harreman estua izan dutenak dagoeneko isolatuta dadudelako. Positibo eman ez duten ikasle guztiek eta kutsatutakoekin harreman esturik izan ez dutenek bizitza normala egin dezakete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Beasain albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza COVID kasuak