Gizartea -

Gipuzkoa

2021 amaieran edo 2022 hasieran jarriko dute bidesaria Deskargan

Ordainlekuak Beasainen eta Ezkio-Itxason jarriko dituzte. Handik 9.000 ibilgailu inguru igaroko dira egunero, eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu.

Deskargako autobidea. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
2021 amaieran edo 2022 hasieran jarriko dute bidesaria Deskargan
Deskargako autobidea. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasain eta Bergara lotzen dituen Deskargako autobidean, A-636 berrian, 2021 bukaeran edo 2022 hasieran jarriko dute bidesaria.

Asteazken honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, aurrera egin du Deskargako bidesaria arautzen duen proiektuaren lehen trabak. Izan ere, Elkarrekin Podemosek egitasmo horren aurka aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute gainerako alderdi guztiek, EH Bilduk salbu (abstenitu egin da).

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua izan da gaurko bilkuran bidesariaren proiektua defendatu duena. Esan bezala, datorren urtetik aurrera, gainerako ibilgailu guztiek ordaindu beharko dute bidesaria (motorrek salbu).

Oiarbidek ziurtatu du bidesariari esker, errazagoa izango dela autobidea eraikitzeak ekarri dituen gastuei eta errepide horren mantentze lanei aurre egitea.

Oraindik, ordea, ez dute zehaztu noiz jarriko duten bidesaria, baina 2022ko ekaina baino lehen izango da, proiektuan hala jaso baitute.

Ordainlekuak Beasainen eta Ezkio-Itxason jarriko dituzte. Handik 9.000 ibilgailu inguru igaroko dira egunero, eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Bergara Ordizia Beasain Albisteak Debagoiena