Gizartea -

Trafikoa

8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Behobiarako noranzkoan

Kamioi batek matxura izan du AP-8 autobideko lehen irteeran, Behobiarako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira eskuineko erreian.

8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Behobiarako noranzkoan. Argazkia: Trafikoa
8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Behobiarako noranzkoan.
8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Behobiarako noranzkoan. Argazkia: Trafikoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat matxuratu da asteazken honetan AP-8 autobidean, Behobiarako noranzkoan, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eskuineko erreian, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Zehazki, 8 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira AP-8ko lehen irteeran, Behobiarako noranzkoan.

Matxuratutako kamioia errepidetik kendu dute jada, eta, ondorioz, auto-ilarak arintzen joatea eta zirkulazioa normaltasunera itzultzea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Behobia-Donostia Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea