Gizartea -

KORONABIRUSA

155 COVID-19 kasu aktibo zenbatu dituzte Nafarroako adinekoen egoitzetan

Agerraldiak atzeman dituzte Azkoiengo eta Alesbeseko egoitzetan.

Adinekoen egoitza bateko erabiltzaile bat. Artxiboko argazkia: EFE
Adinekoen egoitza bateko erabiltzaile bat
Adinekoen egoitza bateko erabiltzaile bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, COVID-19aren 155 kasu aktibo dituzte, gaur-gaurkoz, adinekoen egoitzetan eta beste bederatzi, ostera, desgaitasunak dituzten pertsonak artatzeko zentroetan, Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak jakitera eman duenez.

Gaineratu duenez, azken egunetan zentro horietan kasu positiboak egonkor mantendu dira eta 24 alta epidemiologiko gehiago izan dira.

Adinekoen egoitzetan positibo eman dutenen artean (155), 18 pertsona daude ospitaleratuta, 64 egoitzetan daude, sintomekin, eta 53 zentroetan, baina sintomarik gabe.

Bitarteko baliabideetara 19 pertsona eraman dituzte eta horietan 70 alta epidemiologiko egon dira.

Kutsatutako profesionalei dagokienez, sintomak dituzten 41 positibo erregistratu dira, eta sintomarik gabekoak 17ra jaitsi dira. Sailburuak adierazi duenez, uztailaren 1etik 25 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan (18 ospitaleetan eta zazpi, ostera, egoitzan bertan).

Sailburuak azaldu duenez, bi agerraldi daude Azkoiengo eta Alesbeseko egoitzetan. Agerraldiek ia egoiliar guztiei eta langile askori eragiten diete.

Elizondoko Benito Menni egoitzan eta Mutiloan ere izan dira agerraldiak, baina, Maeztuk azaldu duenez, egoera egonkortuta dago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Adinekoentzako egoitzak COVID kasuak