Gizartea -

Koronabirusa

Kataluniako enpresak telelana egitera itzultzea nahi du Generalitateak

Osasun Publikoko idazkariak eskatu du, 15 egunez, enpresek ahal duten telelan guztia egitea eta unibertsitateak eskola birtualak ematea.

Telelana. Argazkia: Pixabay.
Telelana.
Telelana. Argazkia: Pixabay.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Maria Argimon Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoko idazkarik eskatu du 15 egunez enpresek telelana egitea eta unibertsitateek online klaseak ematea, koronabirusari aurre egiteko autonomia erkidegoan.

Rac1 irratian emandako elkarrizketa batean, Argimonek eskatu du "enpresak eta eragile sozialak berriz telelana egiten hastea, baina oso modu azkarrean", martxoko eta apirileko maila berreskuratzeko.

"Oso garrantzitsua da hau. Hurrengo 15 egunetan neurri sendoak baina laburrak eskatuko ditugu", mugikortasuna eta harreman sozialak murrizteko helburuarekin.

Ez diete enpresei langile kopuru bat etxetik lanean izatea exijituko, baina ahal dutenei egiteko eskatu die: "Enpresa bakoitza mundu bat da. Batzuetan, langile gehienek telelana egin dezakete; bestetan, ez".

Online unibertsitatea

Unibertsitateei ¡ Argimonek "birtualtasuna lortu dezaten" eskatu die, "gutxienez 15 egunez, eta aurrez aurreko klaseak soilik praktiketarako uztea".

Azaldu duenez, umeen eta nerabeen positiboak "ondo eramaten ari gara", eskoletan egiten ari diren baheketa masiboengatik, eta 15 eta 49 urte bitarteko adin tartean daude kasu gehien.

"Adinez gora egiten dugun bitartean, ez gara ondo egiten ari, ez gara birusa hain ondo bilatzen ari", esan du. Neurri horrekin 20 eta 29 urte bitartekoen mugikortasuna murriztea espero du, horietako asko unibertsitatera doalako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Lana Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusa Telelana