Gizartea -
COVID-19
Gaurtik aurrera PCR probak egitea eskatu diete Sansomendiko bizilagunei
17 eta 60 urte arteko bizilagunei Lakua auzo etxera hurbiltzeko eskatu die Osakidetzak. Ez da hitzordurik behar, eta PCR probak egiteko dispositiboa ostiralera arte egongo da martxan.
Agentziak | Erredakzioa
Gaurtik, astelehenetik, aurrera PCR probak egitea eskatu diete Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Sansomendiko (Gasteiz) bizilagunei.
Horrela, COVID-19aren pandemia kontrolatzeko herritarren laguntza eskatu du Osasun Sailak ohar batean.
Horregatik, 17 eta 60 urte arteko bizilagunei dispositibora hurbiltzea eskatu diete, PCR probak egin ditzaten.
Hitzordua hartzea ez da beharrezkoa. Etxanobetarren zidorreko Lakua auzo etxera joatearekin nahikoa da: astelehenean 08:30etik 14:30era egongo da eta, asteartetik ostiralera, 15:30etik 21:00etara. Proben emaitzak SMS bidez jakinaraziko dituzte.