Gizartea -

GIZA KATEA

Euskarak murgiltze eredua behar duela aldarrikatu dute 1.000 lagunek Baionan

Asteartean murgiltze ereduaz hitz egiteko bilera egingo dute Parisko Hezkuntza Ministerioan. Euskal ordezkaritza bat ministerioko ordezkari batekin bilduko da.

Baionan egindako protestaren argazkia. Iturria: @euskalirratiak
Baionan egindako protestaren argazkia.
Baionan egindako protestaren argazkia. Iturria: @euskalirratiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 pertsona inguruk giza-katea egin dute gaur goizean Baionan, euskarazko irakaskuntzaren eta euskarazko murgiltze ereduaren alde, eta Frantziako Gobernuak arlo honetan hartutako azken erabakien kontra.

Bordeleko errektoretzak Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko eskolak izatea ukatu ondoren, Emanuel Macronen Gobernuak hezkuntza publikoan egin nahi izan diren murgiltze eredua ezartzeko saiakera berriei atea itxi diela salatu dute parte hartzaileek eta hezkuntza publikoan hasitako debekua ikastoletara ere irits daitekeela ohartarazi dute. Izan ere, derrigorrezko hezkuntza frantsesez izan behar dela argudiatuta ukatu diote Hiriburuko eskolari murgiltze eredu euskalduna.

Euskal Konfederazioak, Biga Bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaskak deitu dute Baionako protesta, baina Frantziar Estatu osoan beste 21 mobilizazio ere izan dira "Pour Que Vivent Nos Langues" lelopean, derrigorrezko irakaskuntza ez dela zertan frantsesez egin behar aldarrikatzeko eta hizkuntza gutxituak errespetatu egin behar direla defendatzeko.

Rene Cassin jurista ospetsuaren etxea eta Frantziako Gobernua ordezkatzen duen suprefetura lotu ditu giza-kateak (400) eta bertan izan da Jean Rene Etchegarai Euskal Elkargoko presidentea ere:

Kontseilua, Behatokia eta Topaguneko ordezkariak ere Baionan izan dira goizean.

14:00ak aldera Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, murgiltze ereduaz bilera bat izanen da asteartean Parisen, Hezkuntza Ministerioan. Max Brison senataria, Mathieu Berge, Benedicte Luberriaga eta Antton Kurrutxarri Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikako arduraduna izango da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea argazkiak Frantzia berriak Baionako argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Manifestazioak gaur Behatokia Euskalgintzaren Kontseilua