Gizartea -

Elkarretaratzea

AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den blokeoa salatu dute Bilbon

"Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.

Elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: LAB
Elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: LAB
Elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: LAB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den ekonomia, finantza eta merkataritza blokeoa salatu dute kolektibo ezberdinek Bilbon. "Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.

Kubako etorkinen elkarteek, CCOO, ELA, ESK, Ikama, Ikasle Ekintza, LAB, Steilas eta UGT sindikatuek, alderdi politikoek eta beste kolektibo batzuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan.

Uhartean bizi diren "11,3 milioi pertsonaren giza eskubideak sistematikoki, modu nabarmen eta masiboan urratzen" ari direla kritikatu dute protestan.

AEBetako Gobernuak "nazioarteari bizkarra eman eta MOE bezalako erakundeak utzi ditu", Kubak, ostera, munduari elkartasuna azaldu dio: "bakarrik pandemian zehar 3.700 osasun boluntario bidali ditu 38 herrialdetara, horietako % 61 emakumezkoak", gogorarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilbo Bizkaiko albisteak Ameriketako Estatu Batuak EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Kuba Azken ordukoa protestak UGT ELA LAB albisteak CCOO ESK