Gizartea -
Gertakaria
Usain txarra zabaldu da Bilbo erdigunean kutsatutako inbertsio termikoaren eraginez
Gasaren antza zuenez, usainak ezinegona sortu du herritarren artean, eta behin eta berriz deitu diote Ertzaintzari gas-ihes bat zelakoan.
agentziak | erredakzioa
Kutsatutako inbertsio termikoaren eraginez, gasaren antzeko usain txarra zabaldu da Bilbo erdigunean. Ezinegona sortu du herritarren artean, eta behin eta berriz deitu diote Ertzaintzari gas-ihes bat zelakoan.
Bilboko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bitan joan dira Henao eta Jon Arrospide kaleetara, gas-ihes bat zegoelakoan abisuak jaso ostean. Hala eta guztiz ere, bertaratu eta isuririk ez zela egiaztatu dute.
Segurtasun Saileko iturrietatik ere baieztatu dute hainbat dei jaso dituztela Bizkaiko hiriburuan usain handia eta arraroa zegoela ohartaraziz.
Ingurugiro Sailari jakinarazi ostean, teknikari batek zehaztu du usaina kutsatuta zegoen inbertsio termikoak eragin duela.