Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizko 2021eko Inauterietako desfileak bertan behera geratu dira

Jende pilaketak saihesteko eta "pertsonen osasuna babesteko" hartu du erabakia Gasteizko Udalak.

Gasteizko inauteriak (2017). Argazkia: Gasteizko Udala
Gasteizko inauteriak (2017).
Gasteizko inauteriak (2017). Argazkia: Gasteizko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko 2021eko Inauteritako desfileak bertan behera geratu dira, osasun krisia dela eta. Udalak atzo, osteguna, arratsaldean egindako bileran eman zien erabaki horren berri konpartsei.

Gasteizko desfileek milaka lagun biltzen dituzte urtero hiriko erdiguneko kaleetan. Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, "kalean jendea biltzea saihesteko" hartu dute erabakia, une honetan, "lehentasuna pertsonen osasuna zaintzea" delako.

Zinegotziak eskerrak eman dizkie konpartsei haien lanagatik eta proposamen alternatiboak entzuteko prest agertu da. "Konpartsen iritzia aintzat hartuko dugu auzoetan ordezko jarduerak proposatu nahi badituzte", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Inauteriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Koronabirusa