Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19a aitzaki, adineko pertsonei iruzur egiten ari omen dira Portugaleten

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ohartarazi dute, langile publikoak bailiran, ustezko iruzurgileak telefono bidez jarri ohi direla harremanetan adinekoekin koronabirusari buruzko hitzaldiak eskaintzeko.

Telefono bidez jarri ohi dira harremanetan adinekoekin. ETBren bideo batetik hartutako irudia
COVID-19a aitzaki, adineko pertsonei iruzur egiten ari omen dira Portugaleten
Telefono bidez jarri ohi dira harremanetan adinekoekin. ETBren bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko (Bizkaia) Ertzaintzak eta Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu dute ustezko iruzur bati buruz ohartarazteko. Dirudienez, adineko pertsonak ditu jomugan iruzur horrek, COVID-19aren osasun krisia aitzaki.

Langile publikoak bailiran, ustezko iruzurgileak telefono bidez jarri ohi dira harremanetan adinekoekin koronabirusari buruzko hitzaldiak eskaintzeko. Behin hitzordua lotuta, adinekoen etxeetara joaten dira, eta han birusaren kontrako produktu desinfektatzaileak saltzen saiatzen dira.

Ohar batean, Ertzaintzak aholkatu du gisa horretako iruzurren aurrean adi egotea, bereziki, adineko pertsonak. Besteak beste, ezezagunei bankuko daturik ez ematea gomendatu dute, ezta datu pertsonalik ere.

Era berean, enpresa publikoetatik omen doazen beharginei (teknikariak, sendagileak, erizainak edo osasun zerbitzuetako langileak) etxean sartzen ez uzteko eskatu die herritarrei Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Delituak Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Adinekoak gaurko berriak