Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarriko ditu Erriberako sei udalerritan

Koronabirusa geldiarazteko neurriak Villafrancan, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon ezarriko dituzte.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea.
Neurri murriztaileak ezarri dituzte Nafarroako sei herritan, koronabirusa dela eta

1:1

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuaren Osasun departamentuak neurri murriztaile gehiago ezartzea erabaki du Villafrancan, Valtierran, Cadreitan, Zarrakaztelun, Castejonen eta Cintruenigon, Erriberan koronabirusa hedatzen ari dela detektatu ostean.

Neurriak ostiral gauerdian sartuko dira indarrean eta gutxienez 15 egunetarako izango dira. Aipatu udalerrietan ordutegiak, edukierak eta taldean bildu daitezkeen pertsonen kopurua mugatuko dituzte, baina ez dute konfinamendurik ezarriko.

Aurrez, Faltzesen, Funesen, San Adrianen eta Azkoienen ezarri zituzten salbuespeneko neurriak. Azken herri horretan mugikortasunak mugatuta segitzen du.   

Agerraldirik larriena Villafrancan antzeman dute: 100.000 biztanleko 2.037 kasu azken zazpi egunetan, eta 2.599 positibo azken 14 egunetan.

Balore horiekin, Cadreitan, 1.426 eta 2.037 kasu detektatu dituzte; Zarrakaztelun, 962 eta 1.202; Cintruenigon, 519 eta 1.202; eta Castejonen, 721 eta 1.057.  

Hainbat instalazio itxi egingo dituzte edo, gutxienez, edukiera mugatuko dute, eta taldean gehienez sei pertsona elkartu ahalko dira, eremu publikoan nahiz pribatuan.

Nafarroan lau pertsona hil ziren atzo koronabirusarekin eta 400 positibo detektatu zituzten, 3.236 PCR proba egin ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere. </div
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Cintruénigo Koronabirusa