Gizartea -

Koronabirusa

Tolosako inauteriak bertan behera utzi dituzte, pandemia dela eta

Datorren urtean inauteriak ez ospatzea erabaki du Udalak, "jende pilaketa saihesteko eta herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko".

Jendetza iazko inauterietan, Tolosan. Argazkia: EiTB
Jendetza iazko inauterietan, Tolosan.
Jendetza iazko inauterietan, Tolosan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Udalak bertan behera utzi ditu datorren urteko inauteriak, koronabirusaren pandemia dela eta. Hala ere, jaiak antolatzen dituzten eragile eta elkarteekin balizko alternatibak edo proposamenak aztertzeko prest agertu da.

Agiri batean, Udalak esan du birusa hedatzea saihestea eta "herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzea" dela bere ardura,  eta horretarako "jende pilaketak ekiditea ezinbestekoa" dela azpimarratu du. Horrenbestez, "ezingo ditugu inauteriak betiko moduan ospatu".  

Bestalde, Udalak jakinarazi du balizko alternatibak aztertzeko asmoz datozen egunetan hainbat bilera egingo dituela inauterien antolaketan parte hartzen duten eragile ezberdinekin, hala nola, karroza eta konpartsetako ordezkariekin.

Halaber, Gabonetako programazioarekin –Olentzeroren etorrera edota Errege Magoen kabalgata- zer egin aztertzen ari direla azaldu du. Oraingoz, haurrei zuzendutako ekimenak mantentzea da asmoa, "formatu ezberdin batean egingo badira ere".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Inauteriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa