Gizartea -

KORONABIRUSA

Basaurik segurtasun zaintza indartuko du San Faustoko "ez-jaietan"

Gazteek eta helduek aisialdiaren sektorean izan ditzaketen ez-betetzeak identifikatu dituzte, hala nola gazteek kalean edatea.

Eskarabillera 2019ko Basauriko jaietan. Artxiboko argazkia: eitb.eus.
Eskarabillera 2019ko Basauriko jaietan.
Eskarabillera 2019ko Basauriko jaietan. Artxiboko argazkia: eitb.eus.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak osasun agintariek ezarritako prebentzio neurriak indartuko dituzte datozen bi asteburuetan San Fausto jaiak normaltasunez ospatu beharko liratekeen egunetan, bi buruzagitzek jakitera eman dutenez.

Basauriko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten bizi dugun egoerari erantzun bateratua emateko. Hitzarmen horren barruan, Koordinazio Operatiboko Mahaia eratu zuten, eta, duela bi aste, horren testuinguruan, ekintza-plan bateratua abiarazi zuten. Sanfaustoetako "ez-jaietara" begira, arau-hausteak izan daitezkeen balizko puntuak identifikatu dituzte (gazteak kalean edaten, helduak aisialdirako guneetan). Helburua da horietara hurbiltzea eta ekiditea jende-pilaketengatiko urratzeak gertatzea.

Aipatu planaren lehenengo ekintza izan zen udalerriko ostalariei berariaz jakinaraztea, besteak beste, oso garrantzitsua eta nahitaezkoa zela ostalaritza-establezimenduetarako aurreikusitako osasun-neurriak betetzea eta betearaztea.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Aurten ez da San Fausto jairik ospatuko Basaurin

Basauriko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintza areagotuko dute, bai ibilgailuekin, bai oinezko patruilekin. Eta zaintza-puntuak ezarriko dituzte, arreta berezia jarriz osasunaren alorreko arau-hausteak gerta daitezkeen eremuetan.

Herrira beste garraiobide batzuetan eta oinez datozenen artean ere egingo dituzte kontrolak. Helburua da ekiditea adin txikikoek alkohola edatea, maskara ez erabiltzea, segurtasun-tartea ez zaintzea eta osasun-arduradunek COVID-19ari aurre egiteko segurtasun- eta osasun-neurri prebentiboak urratzen duen beste edozein portaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa