Gizartea -
XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKA
Arrazakeriarekin amaitzeko, zurrumurruen aurkako prestakuntza eskainiko du Bilbok
Prestakuntza urriaren 13, 15, 20 eta 22an izango da, eta Amekadiko Zoom kanalaren bidez emango da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udaleko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak zurrumurruen aurkako oinarrizko prestakuntza emateko jardunaldiak egingo ditu urriaren 13, 15, 20 eta 22an, 18:00etatik 20:00etara, atzerritarrei buruzko zurrumurruen, estereotipoen eta aurreiritzien aurrean herritarren jarrera kritikoa sustatzeko.
Jardunaldiak online egingo dira, Amekadiko Zoom kanalaren bidez.
Edizioak honako hitzaldi hauek izango ditu: "Migrazio-prozesuak: zurrumurruak, hautemateak eta jarrerak", asteartean, urriaren 13an; "Genero ikuspegia Zurrumurruen Aurkako Estrategian", ostegunean, hilaren 15ean, eta "Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak I eta II", asteartean, hilaren 20an, eta ostegunean, hilaren 22an.
Zurrumurruen Aurkako Estrategia 2013tik dago Bilbon, Errekalde, Deustu, Santutxu, Basurtu eta Uribarri auzoetan, eta, parte-hartzea bultzatzeko sare baten bidez, herritarrek arrazakeriaren aurrean duten jarrera kritikoa bultzatzea du helburu.
Jardunaldietan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bide hauek jarri dituzte horretan interesa dutenen esku: antirumores@bilbao.eus eta amekadi@gmail.com helbide elektronikoak, eta 667425662 telefono-zenbakia.