Gizartea -

Koronabirusa

Zer egin behar dut Azkoitiko edo Sansomendiko PCR proba masiboan parte hartzeko?

Osakidetza asteazken honetan hasi da testak egiten Azkoitian, eta gauza bera egingo du ostegunetik aurrera Gasteizko Sansomendi auzoan.

PCR probak egiten ari dira Azkoitiko frontoian. Argazkia: EFE
PCR probak egiten ari dira Azkoitiko frontoian.
PCR probak egiten ari dira Azkoitiko frontoian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoitian eta Gasteizko Sansomendi auzoan PCR proba masiboak egitea erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, prebentzio neurri gisa eta hainbat datu eskuratzeko asmoz. Testak 17 eta 60 urte arteko bizilagunei egingo dizkiete.

Azkoitian asteazken arratsaldean hasi dira PCR probak egiten. Bizilagunek testa egiteko hitzordua hartu behar dute, osasun zentrora (943 00 76 10) deituta edo Osakidetzaren Aholkularitza zerbitzuarekin (900 203 050) harremanetan jarrita. Probak asteazkenetik larunbatera bitartean egingo dituzte, udalerriko frontoian.   

Gasteizko Sansomendi auzoan, berriz, ostegun honetan (15:00) hasiko dira testak egiten, Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo kontsultetako eraikinean.  

Azkoitian bezala, PCR proba egiteko hitzordua nork bere osasun zentrora edo Osakidetzaren Aholkularitza zerbitzura deitu beharko dute Sansomendiko auzokideek.  

Hala ere, hitzordurik hartu gabe ere posible izango da testa egitea, ondorengo egun eta orduetan: ostegunean eta ostiralean 15:30etatik 21:30era; eta larunbatean, igandean eta astelehenean, 08:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 21:30etara.   

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Azkoitia Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa