Gizartea -
Huesca
Espetxealdi iraunkorra jarri diote Naiara haurraren hiltzaileari
Hainbat orduz eta hil arte torturatu zuen biktima 2017ko uztailean, Sabiñanigon (Huesca).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Huescako Auzitegiak espetxealdi iraunkorra ezarri dio Ivan Pardo Penari, 8 urteko Naiara haurraren hiltzaileari. Hark hainbat orduz eta hil arte torturatu zuen biktima 2017ko uztailean, Sabiñanigon (Huesca).
Auzia epaitzeaz arduratu zen epaimahairen erabakiari men, epaileak ebatzi du basakeriaz jokatu zuela hiltzaileak. Halaber, zigor iraunkorra ezartzeko orduan, kontuan hartu du biktimaren adina, alegia, adingabea zela. Bestalde, bi urtez luzatu diote zigorra umearenganako tratu txarrak ohikoak zirelako.
Kartzela-zigorra betetzeaz gain, kalte-ordaina ere ordaindu beharko du Pardok: 120.000 eta 30.000 euro Naiararen ama eta aita biologikoei. Gainera, espetxetik atera eta 10 urte bete arte, gutxienez 500 metroko distantzia gorde beharko du haiengandik.
Bukatzeko, haurraren aitaordeari eta amonaordeari bina urteko zigorra jarri diete, Naiarari ezarritako zigorrak onartu eta erasotzaileari horretarako bultzada emateagatik.