Gizartea -
KORONABIRUSA
113ra jaitsi dira COVID-19a tarteko itxitako ikasgelak
Ikasgelaren bat isolatuta duten ikastetxeen kopuruak ere behera egin du: ostiralean 114 ziren, gaur, 82.
EITB.EUS
COVID-19 kasuengatik, 113 ikasgela daude itxita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ostiralean baino 43 gutxiago.
Hezkuntza Sailak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 82 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 113 ikasgela itxi behar izan dituzte. Hala bada, ostiraleko datuekin alderatuta, isolatutako ikasgelen kopuruak behera egin du (43 gutxiago), baita ikasgelaren bat itxita duten eskolen kopuruak ere (32 gutxiago).
Pandemiaren eraginez itxitako ikasgelen kopurua guztien % 0,89 da. Horrez gain, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.