Gizartea -

Prebentzio neurria

Eroskik bere zein Hobea markako zenbait arrautza lote merkatutik kendu ditu

Hornitzaileak "osasun arazo" bat atzeman duela eta, kontsumitzaileei eskatu die, etxean izanez gero, ez jateko eta dendan itzultzeko.

Eroskik merkatutik kendutako arrautzetako batzuk. Argazkia: Eroski
Eroskik merkatutik kendutako arrautzetako batzuk.
Eroskik merkatutik kendutako arrautzetako batzuk. Argazkia: Eroski

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski supermerkatu eta hipermerkatu kateak iragarri du bere markako zein Hobea markako zenbait arrautza lote merkatutik kenduko dituela, badaezpada. Zehazki, Eroski arrautzen zazpi lote (M, L eta X neurrikoak) eta Hobea markako sei lote (XL neurria) dira erretiratutakoak.

Kooperatibak ohar batean azaldu duenez, "OVO 12 hornitzaileak osasun arazoa atzeman du arrautzotan ohiko kalitate kontrol batean. Prebentzio neurri gisa, Eroskiko saltokietan zeuden zenbait lote merkatutik kentzea ebatzi dugu".

Eroskiren hitzetan, inork ez du oraingoz kalterik eduki eta "prebentzio neurri bat" da. Hala, halakorik etxean edukiz gero, ez jateko eta Eroski sareko edozein saltokitan itzultzeko eskatu du.

Honako hauek dira merkatutik kendutako loteak:

Lotes de huevos retirados por Eroski.

Eroskik barkamena eskatu du eragindako eragozpenengatik eta argibide gehiagorako Bezeroarentzako Arretara jotzeko aukera dagoela gogorarazi du (944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 22:00etara).  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Nutrizioa Merkataritza Supermerkatuak gaur