Gizartea -

Koronabirusa

Konfinamendu neurriak indarrean sartu dira Madrilen

Nuerri murriztaileek ondoko hirietan izango dute eragina: Madril, Alcala de Henares, Alcobendas, Alcorcon, Fuenlabrada, Getafe, Leganes, Mostoles, Parla eta Torrejon de Ardoz.

A-6 autobidea (Madril) ostiral honetan. Argazkia: EFE
A-6 autobidea (Madril) ostiral honetan. Argazkia: EFE
A-6 autobidea (Madril) ostiral honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilen, COVID-19ak gehien jo duen herrietan, neurri berriak aplikatu ditu Espainiako Gobernuak. Murrizketa berriak 22:00etan sartu dira indarrean.

Madril, Alcala de Henares, Alcobendas, Alcorcon, Fuenlabrada, Getafe, Leganes, Mostoles, Parla eta Torrejon de Ardozi eragingo diete murrizketa berriek.

Enrique Lopez Justizia kontseilariak eta Enrique Ruiz Escudero Osasun kontseilariak prentsaurreko bateratua eman dute goizean Madrilgo Gobernuaren egoitzan, Real Casa de Correosen.

Escuderok azaldu duenez, neurriak 22:00etan sartuko dira indarrean, Madrilgo Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak murrizketak berretsi arte herritarrak zigortzea ez da posible izango. Horretarako, Auzitegi Nagusiak hiru eguneko epea du. Ordura arte kontrol informatiboak izango dira.

Gauean indarrean sartuko den aginduaren arabera, aipatutako udalerrietan sartzea eta ateratzea eragotzita egongo da "justifikaziorik ezean", esaterako, osasun zentroetara, lanera, ikastetxeetara eta unibertsitatera joateko, etxera itzultzeko; adinekoak, adingabeak eta menpekoak zaintzeko, "eta beste arrazoiren bat jasotzen du arauak".

Bestalde, "udalerri barruan bertako herritarrek mugitzea libre dute, babes neurri indibidualak eta kolektiboak errespetatuz beti"; hala ere, "ezinbestekoak ez diren jarduerak eta bidaiak ez egiteko gomendioa eman diote biztanleriari".

Saltokiei dagokionez, ezin izango dute % 50eko aforoa gainditu, eta 22:00etan itxi beharko dute; tabernek eta jatetxeek % 50eko aforoa izango dute barrualdean zein kanpoaldean, eta barran kontsumitzea debekaturik egongo da, mahai bakoitzean 6 pertsona gehienez, eta 22:00etatik aurrera ezin izango dute bezerorik hartu, 23:00etan ixteko, etxez etxeko banaketa izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Osasun albisteak Koronabirusa