Gizartea -

KORONABIRUSA

170 herritarrek eta 17 establezimenduk jaso dituzte isun-proposamenak Iruñean

San Fermin Txikito ospatzekoak ziren asteburuan, baina COVID-19a dela eta, bertan behera utzi zuten jaia. 200 polizia-jarduera egin dituzte asteburuan agenteek.

Polizia-operatiboa Iruñean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Polizia-operatiboa Iruñean.
Polizia-operatiboa Iruñean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

AGENTZIAK | EITBEUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean abian jarritako polizia-operatiboak 187 isun-proposamen jaso ditu asteburuan, 170 herritar eta 17 ostalaritza-establezimendu zigortzeko. San Fermin Txikito jaia ospatzekoak ziren egunotan, baina COVID-19aren pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu zuten.

Euriaren eta tenperaturaren beherakadaren ondorioz, uste baino jende gutxiago ibili da Iruñeko aisialdirako guneetan, batez ere gaueko ordutegian, Iruñeko Udaltzaingoak adierazi duenez. Hala eta guztiz ere, 200 polizia-jarduera egin direla azpimarratu dute.  

Pandemiaren ondorioz ezarri diren neurriak betetzen diren baieztatzeko polizia-operatiboan 170 herritarri jarri zaizkie isun-proposamenak; musukoa ez erabiltzeagatik, kalean edateagatik edo etxeetan jaiak ospatzeagatik izan dira, batik bat.

Gainera, agenteek 17 ostalaritza-establezimentutan neurriak ez direla bete atzeman dute. Alde Zaharreko lokal bat, esaterako, bost aldiz proposatu dute zigortzeko: behin, edariak kalera ateratzen uzteagatik; beste behin, lokalean har ditzakeenak baino bezero gehiago hartzeagatik; birritan, barruan erretzen uztegatik, eta beste behin, barran edaten uzteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren olatua gaur