Gizartea -

Istripua Nafarroan

Hiru pertsona zauritu dira Igantzin, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra 13:48 aldera gertatu da N-121-A errepidean. Hiru zaurituak Irungo Ospitalera eraman dituzte. Errepidea itxi behar izan dute, erreskate eta garbiketa lanak burutzeko.

Ezbeharra Igantzin (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Ezbeharra Igantzin (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Ezbeharra Igantzin (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira Igantzin (Nafarroa), bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda, N-121-A errepidean.

Ezbeharra 13:48 aldera gertatu da N-121-A (Iruñea-Behobia) errepideko 58,7 kilometroan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripuan hiru pertsona zauritu dira, eta Irungo Ospitalera eraman dituzte.

Errepidea itxi behar izan dute, erreskate eta garbiketa lanak burutzeko.

Elizondoko eta Iruñeko foruzainak bertaratu dira, baita suhiltzaileak eta anbulantziak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak