Gizartea -

Iruzurra

Datuak eta dirua lapurtzeko phishing kanpaina martxan dela ohartarazi du Correosek

Kanpaina SMS bidez egiten ari dira Correosen izenean. Pakete bat entregatzeko prest dagoela jakinarazten dute, bidaltze-gastuak ordaintzeko eskatuz.

Correoseko langile bat. Artxiboko argazkia: EFE
Correoseko langile bat. Artxiboko argazkia: EFE
Correoseko langile bat. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Phishing kanpaina bat martxan dela ohartarazi du Correosek. SMS bidez egiten ari dira Correosen izenean. Pakete bat entregatzeko prest dagoela jakinarazten dute, 1,85 euroko bidaltze-gastuak ordaintzeko eskatuz.

Ustezko bidalketa egiteko, biktimak domeinu gaizto batera eramaten dituzte, bertan datuak lapurtzeko. Erabiltzaileen datuak eta dirua lapurtzeko teknika da.

Mezuak ortografia hanka-sartzeak ditu, iruzur mota hauetan ohikoa baita. Nahiz eta URLak “Correos” hitza izan tartean, ez da erakundearen helbide ofiziala.

Correosek Twitter kontu ofizialean azaldu duenez, “iruzurra” da, ordainketak ez baitituzte sekula SMS edo posta elektronikoz eskatzen.

Estekan sakatzen denean, beste webgune batera eramaten dute erabiltzailea, Correosen lekua hartuz. Ondoren bidalketarako modua edo banku sukurtsala sartzeko eskatzen dute.

Phishing mezu bat nola identifikatu

Banku, energia edo telekomunikazio enpresek datu pertsonalak posta elektronikoaren bidez eskatzea ez da batere ohikoa, Panda Securityk azaldu duenez.

Itxuragatik phishing mezuak identifikatzea ez da beti gauza erraza izaten. Hala ere, enpresa baten formatuaren kopia modu fidagarrian egiteko denbora eta esfortzua beharrezkoak dira, eta kriminalak ez daude horretarako prest. Hanka-sartzeak, inkoherentziak eta ortografia akatsak zantzu argiak izaten dira. Era berean, igorlearen helbidea ongi aztertu behar da.

Mugikorretik operazioak egiteko orduan zuhur jokatu. Erabiltzaile askok kudeaketa asko egiten dituzte telefono bidez; kriminalek badakite, eta pantaila eta segurtasun neurri txikiak aprobetxatu nahi dituzte. Esteketan klik ez egitea oso garrantzitsua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iruzurrak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Internet Correosen bulegoak gaur