Gizartea -
Ikastetxeak
Jantoki zerbitzua indartzeko 630 langile kontratatu ditu Hezkuntza Sailak
Konkretuki, 500 begirale, 100 garbitzaile eta 30 sukaldari kontratatu dituzte, Sailak jakitera eman duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Hezkuntza Sailak 630 pertsona kontratatu berri ditu ikastetxe publikoetako jantokiak indartzeko, zerbitzua ematerakoan COVID-19aren pandemiari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen direla bermatzeko.
Konkretuki, 500 begirale, 100 garbitzaile eta 30 sukaldari kontratatu dituzte. Dagoeneko batzuk lanean hasi dira, Hezkuntza Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Jaten ari diren bitartean adingabeen arteko distantzia bermatzeko, toki berriak prestatu eta jateko txandak bikoiztu behar izan dituzte, prebentzio neurriak betetzeko. Ondorioz, zerbitzua indartzeko langile kopuru handiagoa behar zuten.
Hain zuzen ere, Denon Eskola Arabako gurasoen elkarteetako federazioak otordua egin zuen asteazkenean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Gasteizen, jantokietan “burbuila taldeak” bermatzeko baliabide gehiago eskatzeko. Zakote-ontziak eraman zituzten protesta egiteko.