Gizartea -

Koronabirusa

Herriko sartu-irteerak kontrolatzeko neurriak prestatzen ari dira Azkoienen

Udaltzaingoak egingo ditu herriguneko kontrolak, eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren esku egongo dira herri kanpokoak.

Agente bat gaur, Azkoiengo bizilagun bati azalpenak ematen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Agente bat gaur, Azkoiengo bizilagun bati azalpenak ematen.
Gauerdian hasiko da konfinamendua Azkoienen

0:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez, ia prest dute Azkoienen gauerditik aurrera herriko sartu-irteerak kontrolatzeko dispositiboa. Koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz, ostegunetik aurrera bakartutako herria izango da Azkoien, eta hori bermatzeko neurri sorta bat prestatu dute.

Azken astean nabarmen hazi dira positiboak Erriberako herri horretan (6.000 bat biztanle). Kutsatze kopurua Nafarroako batezbestekoa baino bost aldiz handiagoa da. Horren aurrean, Azkoiengo Udalak eta Nafarroako Osasun Departamentuak astebetez konfinatzea ebatzi dute. Horrenbestez, ezin izango da herritik atera edo sartu, ezinbesteko bidaia ez bada.

Arastiren esanetan, kontrol neurriak koordinatzeko bilera eduki zuten atzo arratsaldean Tafallako komisarian.

Azaldu duenez, herriko sartu-irteera guztiak kontrolatuko dituzte, benetan ezinbestekoak diren egiaztatzeko.

"Lauzpabost gune dira zaindu beharrekoak", esan du Arastik. Zehaztu du Udaltzaingoak egingo dituela herriguneko kontrolak, eta Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, berriz, herri kanpokoak. "Ez dut uste gorputz polizial horien artean arazorik egongo denik", erantsi du ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Azkoien Foruzaingoa Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua