Gizartea -

KORONABIRUSA

Dagoeneko 23 ikaslek eman dute positibo Bilboko Miguel de Unamuno egoitzan

Atzo hasi ziren Bilboko Miguel de Unamuno egoitzan behaketa egiten. Igandeaz geroztik bakartuta daude ikasle guztiak eta momentuz 23 COVID kasu atzeman dituzte.

Miguel de Unamuno egoitzak positibo kasuak atzeman dituzte. Argazkia: EFE
Miguel de Unamuno egoitzak positibo kasuak atzeman dituzte. Argazkia: EFE
Miguel de Unamuno egoitzak positibo kasuak atzeman dituzte. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko Miguel de Unamuno egoitzako ikasleen artean egiten ari diren behaketaren ondorioz, dagoeneko 23 koronabirus kasu atzeman dituzte, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez.

Eusko Jaurlaritzak astean behin egiten duen gobernu bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan Osasun sailburuak esan duenez, atzo hasi ziren Miguel de Unamuno egoitzan behaketa egiten. Igandeaz geroztik bakartuta daude ikasleak 17 COVID kasu atzeman ondotik.

Sagarduiren hitzetan, zuhurtziaz jokatzeko egin dute prebentziozko behaketa hau, nahiz eta hasieratik argi zuten fokua non zegoen. Sailburuak emandako datuen arabera, orain arte 23 positibo kasu atzeman dira.

Deustuko kasuaz galdetuta, sailburuak esan du egoera "bestelakoa" dela, eta guztiei behaketa egiteko aukera egon, badagoela, nahiz eta "kontrolpean egon bai kasuen kopurua baita fokuak ere". Momentuz daturik ez dutela esan du, eguneratzen ari baitira.

Bestalde, sasoikako langileei buruz galdetuta, sailburuak esan du mahats-bilketara joan aurretik egiten ari diren behaketek zenbait foku atzematea ahalbidetu dutela. "Oso gutxi dira positibo eman dutenak eta lan guztiak martxa onean doaz, denboraz dabiltza lanean", azaldu du.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Bilbo Azken ordukoa Bizkaia EHU berriak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Covid birusaren olatu berria