Gizartea -

KORONABIRUSA

Eskola kirolari ekingo diote berriro Araban, oraingoz lehiaketarik gabe

Entrenamenduetan kontaktu fisikoa mugatu beharko da, ezingo da ikuslerik egon eta ezingo dira aldagelak erabili. Momentuz, ez dira lehiaketak hasiko.

Haur multzo bat eskola bateko gelara sartzen. Artxiboko argazkia: Irekia
Haur multzo bat eskola bateko gelara sartzen
Haur multzo bat eskola bateko gelara sartzen. Artxiboko argazkia: Irekia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehena, berrekingo diote eskola kirolari Araban, entrenamenduak hasita. Ahal den heinean, umeen arteko kontaktu fisikoa mugatu beharko da, ezingo da ikuslerik izan eta ezingo dira aldagelak erabili. Lehiaketak, baina, ez dira momentuz hasiko.

"Egoera epidemiologikoak hobera egiten duen heinean, lehiaketei berriro ekitea planteatuko da", Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Horrenbestez, ordura arte ezin izango da partidarik, txapelketarik, topaketarik edo antzekorik egin, ezta "lagunarteko" partidarik eta teknifikazio jarduerarik ere.

2020-2021eko Eskola Kirola gaurtik aurrera hasteko jarraibideak eman ditu Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak. Arabako kirol federazioek eta Diputazioak elkarlanean egin dute protokolo zehatza. 

Diputazioak azaldu duenez, "diziplina bakoitzari egokitutako protokolo batekin hasiko da eskola kirola, praktikan talde burbuila egonkor bihurtuko diren entrenamenduekin". 

"Bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta jardueraren hasiera atzeratu dugu, zuhurtziagatik eta parte hartzen duten eragile guztiak hobeto egokitu daitezen, baina beti egin dugu lan eskola kirola egon dadin, ikasleentzako onura emozional, sozial eta motor ukaezinak dituelako", gaineratu du.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Albisteak eskalada Umeak albisteak gaur COVID olatu berria Eskola kirola Bizkaia