Gizartea -
KORONABIRUSA
Sei positibo berri atzeman dituzte Nafarroako egoitzetan
Erabiltzaileez gain, egoitza horietako bateko langile batek ere positibo eman du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburuan Nafarroako egoitzetako sei erabiltzailek positibo eman dute COVID-19an, Nafarroako Gobernuak astelehen honetan jakinarazi duenez. Gainera, egoitza horietako bateko langile bat ere kutsatu da.
Ostiralean atzemandako agerraldiei lotuta Maria Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetarako sailburuak azaldu duenez, beste bi positibo zenbatu dituzte desgaitasuna duten pertsonentzako San Jose zentroan (bost, guztira) eta beste bi Olaibarko Mentalia adinekoen egoitzan (zazpi, guztira).
Bestalde, agerraldi baten berri eman dute Funesen. Kasu horretan, bi egoiliar eta langile bat dira kutsatutakoak.
Gaitza duten egoiliarrak Argaraiko eta San Adriango egoitzetara eraman dituzte.