Gizartea -
BILBO
Euskalduna, COVID-19ari aurre egiteko ziurtagiria lortu duen lehen kongresu jauregia
Beste neurri batzuen artean, honakoak jarri dituzte martxan: edukiera murriztu, eserlekuen banaketa egokitu eta garbiketa eta desinfekzio protokolo espezifikoa ezarri dute.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Euskalduna Jauregia izan da COVID-19aren aurreko protokoloetan AENORen ziurtagiria lortu duen lehen kongresu jauregia eta bigarren auditoriuma, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko jauregiak gaur jakinarazi duenez.
"Ziurtagiri hori berme bat da, bai bertara doan jendearentzat, bai Euskaldunan lan egiten duten enpresentzat. Eta, aldi berean, segurtasunarekin duen konpromisoaren erakuslerik onena da", ziurtatu du Lorea Bilbao Kultura eta Kiroletako foru diputatuak.
Ziurtagiria lortzeko, Euskaldunak arriskua ebaluatu eta ekitaldi mota bakoitza antolatzeko eta egiteko prozesuetan duen eragina aztertu du COVID-19a kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak ezarriz. Besteak beste, honako neurriak hartu dituzte: edukiera agintariek adierazitakoaren arabera murriztu da, eta aretoetan eserlekuen banaketa egokitu egin da, eta baita atarietan eta beste espazio batzuetan eman daitezkeen erabilera mota guztiak ere.
Bestalde, eremu bakoitzerako garbiketa eta desinfekzio protokolo espezifikoa ezarri dute, garbitasuna eremu bakoitzaren erabilerara egokituz. Horrela, gogorarazi behar da konfinamenduan zehar instalazioen garbiketa orokorra egin zela, gune publikoetatik hasi eta gune tekniko eta instalazioetaraino.
Bestalde, eremu bakoitza garbitu eta desinfektatzeko protokolo espezifikoa ezarri da, garbitasuna eremu bakoitzaren erabilerara egokituz.
Horrez gain, Euskaldunako ekitaldi bakoitzerako COVID-19 protokoloaren jarraipen-batzorde bat izendatuko da, bertako langileek eta bezeroen ordezkariek osatuta.
Azkenik, Euskaldunak aldizkako ikuskatzeak egingo ditu bere segurtasun-protokoloa eraginkorra dela eta araudira egokitzen dela bermatzeko.