Gizartea -

Koronabirusa

Hiru adineko hil dira Gipuzkoako egoitzetan azken orduetan

Gainera, 62 positibo baieztatu dituzte adinekoen artean; 13 pertsona ospitalean daude, eta beste 37 Eibarko Ospitaleko solairu sozialean.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan hiru adineko hil dira Gipuzkoako egoitzetan COVID-19aren ondorioz, Aldundiak jakitera eman duenez.

Foru Aldundiak ohar batean zehaztu duenez, bi hildako izan dira Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan eta hirugarren bat Donostiako Alai-Etxe egoitzan. Gainera, azken zentro horretan positibo berri bat baieztatu dute.

Gainera, Hermano Garate-San Ignacio egoitza donostiarreko adineko bat sendatu da.

Une honetan 62 positibo dira adinekoen artean, Gipuzkoako egoitzetan.

Donostiako Hermano Garate–San Ignacio (1), Hernaniko Santa Maria Magdalena (33), Errenteria Jesusen Bihotza (16), Donostiako Alai-Etxe (11) eta Bergarako Mizpirualden (1) daude positiboak.

13 pertsona ospitalean daude, eta beste 37 Eibarko Ospitaleko solairu sozialean.

Pandemiaren bigarren olatuan, abuztuaren 11an Gipuzkoako egoitzetan aurreneko positiboak antzeman zituztenetik, 17 adineko hil eta 6 sendatu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Hernani Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia Adinekoak