Gizartea -
VIANAKO PRINTZEA SARIA
Canovas, Vianako Printzea Saria: "Argazkilaritza bizitzeko modu bat da"
"Bizitzeak eskaintzen duen poztasunaren adierazlerik garbienetako bat da argazkilaritza", Vianako Printzea saria jaso duenean. Maria Chivitek eman dio saria.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carlos Canovas argazkilariak gaur jaso Vianako Printzea Saria eta, erabat hunkituta, emazteari eskaini dio, "bera nire aldamenean egoteak egin baitu posible ni hemen egon ahal izatea".
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eman dio garaikurra, Erriberriko Frantziskotarren komentuan egin den ekitaldian. Foru Erkidegoko ereserkiarekin eman diote hasiera saioari, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Foru Gobernuko hainbat ordezkarirekin batera, Canovasen gertukoak ere izan dira sari-emate ekitaldian, tartean, Juana Arlegui haren emaztea eta Javier Torrens Nafar Ateneoko presidentea. Hain zuzen, azken erakunde horrek proposatu zuen Canovasen hautagaitza.
Torrens arkitektoak hitza hartu duenean, argazkilariaren lana goratu du. "Argazkilaritzaren maisu dugu Canovas, argazkilarientzat eta zaleontzat eredu da eta biziki maite dugu, argazkilaritzaren artearen alderdi guztiak jorratu baititu", esan du.