Gizartea -
Koronabirusa
EAEn bakartutako ikasgelen kopuruak, gora: 71 eskolatako 92 ikasgela
Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. Isolatutako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da.
EITB.EUS
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 71 eskolatako 92 ikasgela daude isolatuta ostegun honetan COVID-19a dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez. Horrenbestez, gora egin du bakartutako ikasgelen kopuruak (atzo 59 ikastetxeko 79 gela ziren).
Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, Soraluzeko institutuak gaur ireki baititu ateak.
Hezkuntza Sailak zehaztu duenez, itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da.