Gizartea -
Ostegunetik larunbatera
Bilboko itsasadarrak marea biziengatik gainez egin dezakeela ohartarazi du Udalak
Ostegunean (17:15), ostiralean (17:50), eta larunbatean (18:30) marea goian dagoenean izango da arrisku handiena, Deustuko erriberan eta Zorrotzaurren bereziki.
agentziak | erredakzioa
Bilboko Udalak arreta eskatu die herritarrei ostegunetik larunbatera egongo diren marea bizien ondorioz itsasadarrak, arratsaldeetan, gainez egiteko arriskua dagoelako.
Ostegunean (17:15), ostiralean (17:50), eta larunbatean (18:30) marea goian dagoenean izango da arrisku handiena, Deustuko erriberan eta Zorrotzaurren bereziki.
Arrisku horren aurrean, Bilboko Udalak zakuak jarriko ditu, eta saneamenduko kamioi bat bideratuko du, itsasadarrak gainez egingo balu laguntzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea