Gizartea -

Koronabirusa

1.523 ikasle isolatuta daude jada Nafarroan, azken orduetan 46 talde konfinatu ostean

Ildo horretatik, une honetan Nafarroan isolatuta duaden ikasleen kopurua % 2,44 da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekiko (61.450 ikasle guztira).

Hutsik dagoen gela bat. Artxiboko argazkia: EFE
Hutsik dagoen gela bat.
Hutsik dagoen gela bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako hezkuntza-sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako 46 eskola-talde konfinatu dituzte azken orduetan, 946 ikasle guztira, koronabirusean positibo eman duten kasu batzuk atzeman ondoren. Gauzak horrela, dagoeneko 1.523 ikasle daude isolatuta guztira Foru Erkidegoan, berrogeita hamar bat ikastetxetan atzemandako COVID-19 kasuen eraginez.

Larunbatean isolatu zituzten aurreneko ikasleak, eta Nafarroako Gobernuak atzo arratsaldean jakinarazi zuen 36 ikastetxetako 46 eskola-talde gehiago konfinatu behar izan dituztela, alegia, 946 ikasle.

Ildo horretatik, une honetan Nafarroan isolatuta duaden ikasleen kopurua % 2,44 da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekiko (61.450 ikasle guztira), eta etxean egon behar duten eskola-taldeak % 2,24 dira Nafarroako ikastetxeetan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako 3.386 taldeekin alderatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua